Alberdania, 2019. — 233 orr.
Auschwitzeko tatuatzailea, kontatzen dituen gertaerak izan zirenetik hirurogei urtera baino gehiagotara agertu dena, dokumentu aparta da, eta gogora ekartzen digu historia asko daudela inoiz kontatu gabe geratuko direnak. Gogora ekartzen digu Holokaustoan izan ziren milaka eta milaka biktimetako bakoitza gizaki bat izan zela, historia bakarra zeukana… Historia hau alderdi askotatik da aparta, baita Holokaustoari buruzko kontakizun ezagunenekin konparatuta ere; historia horiek guztiek hunkitzen gaituzte, gertaera lazgarri haien aurrean jartzen gaituzte, inspiratu egiten gaituzte, eta, jakina, giza historiaren gertaerarik izugarrienetako batera leiho bat zabaltzen dute. Heather Morrisek Laleren bizitza kontatzen du, eta duintasunez eta neurritasunez egiten du, bere ahotsa behin ere tartean sartu gabe, maitasun historiak testuinguru zabalagoa ezkuta dezan utzi gabe –gizakiak saldoka leku batetik bestera eramatearena, traumena eta bizirik irauteko ahaleginena–. Kontaketa hau giza jokabidearen muturreko portaerei buruzkoa da, eta bi muturrak batera, ondoz ondo, bizi direla gogorarazten digu: basakeria kalkulatua eta, horrekin batera, maitasun egintza oldartsu eta desinteresatua. Nekez imajinatu dezaket norbait horregatik erakarria, desafiatua eta hunkitua sentitzen ez denik. Mundu guztiari gomendatzen diot liburu hau, inolako erreserbarik gabe, bai Holokaustoari buruzko ehunka historia irakurriak dituztenei, bai bakar bat irakurri ez dutenei ere.