Ilustratzailea Aitziber Alonso. — Gertu, 2009. — 30 orr.
Herriko auzoak isil-isilik zeuden. Abere bakoitza bere lanera. Abere bakoitza bere etxera. Periko untxia nekatuta zegoen mila azenario paketatu behar zituelako ordu laurden batean. Mikela igela urduri zebilen saltoka hasi behar zuelako goizaldeko hirurak baino lehen. Goiz batean, ordea, lantegiak itxita aurkitu zituzten: “Lanik ez dago”.
— Zer egin behar dugu, orain? — galdetu zioten elkarri, bakoitzak bere auzoan.