Tolosa: Lopez Mendizabal, 1934. — 32 orr.
Fernando Urkia (Arbizu, Nafarroa Garaia, 1896ko apirilaren 16a – Erroma, Italia, 1959ko martxoaren 19a) elizgizona, euskal idazlea eta musikagilea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoan, Argentinako Salta hiriko apezpiku izatera heldu zen. Musika konposizio asko utzi digu eta baita ere euskaraz idatzitako artikulu ugari. Lau antzerki lan idatzi zituen:
Ilargi bete,
Aralar mendian,
Iñauteriaren eriotza eta
Uribarriko sorgiña.